2022ko otsailaren 15a

Kultura Departamentuak 2020ko Vianako Printzea Saria zabaltzeko proiektua den Carlos Canovasen "Estratos 'liburua argitaratu du

Lanak argazkilariak ia berrogeita hamar urteko ibilbide profesionalean egindako hogeita hamar lan baino gehiago biltzen ditu
videocam La obra recoge más de treinta trabajos elaborados por el fotógrafo durante sus casi cincuenta años de trayectoria profesional collections Irudi galeria

La consejera de Cultura y Deporte, Rebeca Esnaola, y el fotógrafo Carlos Cánovas han presentado el libro "Estratos. Fotografía y palabras", fruto del proyecto de difusión como ganador del premio Príncipe de Viana de la Cultura 2020 que otorga el Gobierno de Navarra cada año a propuesta del Consejo Navarro de la Cultura y de las Artes y que, por primera vez en su historia, reconoce a un fotógrafo.

Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak eta Carlos Canovas argazkilariak "Estratos. Fotografía y palabras” izeneko liburua argitaratu dute. Lan hori  Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak proposatuta Nafarroako Gobernuak urtero ematen duen Vianako Printzea 2020 sariaren irabazle gisa egindako hedapen-proiektu baten emaitza da.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak argitaratu duen lan honek agerian jartzen du Casanovasek argazkigintzaren alorrean garatu zuen hainbat urtetako ibilbidea; irudi bakoitza, testuekin, hausnarketekin edo aipamenekin osatuta dago, bere lanaren ikuspegi zabalagoa eta argazkiak ulertzeko erraztasuna eskaintze aldera.

Sarituak liburuan egiten duen aipamena da, "hartu ditudan irudiekin garatu dudan solasa oso berezia da, nabarmenki misteriotsua" eta jarraitzen du "horien bidez nire asmoa da zerbait koherentea eraikitzea, gutxienez niretzat zentzua izango duena".

Esnaola kontseilariak adierazi du aurkezpenean “liburuaren aurkezpena asko zaindu da argitaratzeko unean; irudiek esentzia propioa mantentzen dute, argazkilariak bere kabuz hartu eta transmititu nahi izan dituen maitasuna, xehetasuna eta sentimenduak adierazte aldera”. Eta erantsi du “horrela bere bizipen, esperientzia, ikuspegi eta pentsamendura hurbiltzeko aukera dugula, bere ia berrogeita hamar urteko ibilbideari dagokionez”.

Solasaldiak argazkiekin

"Estratos. Fotografía y palabras" lanak bi orriko 94 unitate dakartza, irudiak eta gogoeta erako testuak barne, multzoari koherentzia emanez. Halaber lau unitate barne hartu dira, soilik testuak, testuekin hornitutako argazkiak dakartzatenak, "Fotografías que no son" izenburupean.

Liburuaren baitan hartu dira ezezagunak diren testuak eta argazkiak, autoreak aurretiaz elaboratutako materialekin konbinatu direnak. Canovasek bere lanbide ibilbidean zehar burutu dituen hogeita hamar baino lan gehiagoren irudiak bildu ditu.

Horien artean, "Y palabras" eta "A propósito" argazki multzoak; autorearen esanetan horiek zeharkako izaera dute 90. hamarkadan abian jarritako bere lanean. Horregatik, eta konposizio hauen ezaugarriengatik, aipatu multzoak izan dira aurkeztu den lanaren jatorria.

Bi horiez gain hor daude, besteren artean, "Plantas dolientes", "Extramuros", "Paisajes recónditos", "Para una pared", "Paisaje sin retorno", "María Fugit", "Paisaje anónimo", "Interpelaciones", "Séptimo cielo" edo "Naturaleza y control" lanetako irudiak. Horrela, proiektuaren elaboraziorako hautatu diren argazki guztiek solasaldi bat partekatzen dute testuekin, beste argazkilari batzuek eginiko lanarekin edota autorearen aldez aurreko lan propioarekin.

Viana Printzea Saria

Nafarroako Gobernuak Viana Printzea Sariaren historian estreinako aldiz aitortu zuen argazkilari baten lana, argazkigintza artistikoaren baitan jarduera berritzailea gertatzen zelako, eta bereziki, eguneroko xehetasun, txoko eta paisaia anonimo eta urrunekoetan edertasunaren zantzuak topatzeko bere ageriko trebetasunagatik.

Golardoa ematerakoan Canovasen alderdi sortzailea, bere perfekzionismoa eta begirada sentibera goraipatu ziren, bistaratu eta protagonista bihurtzen baititu bestela oharkabean geratuko liratekeen txokoak. Ospakizunean, nafarrak saria eskertu zien Nafarroari, bere familiari hala nola argazkilari jaun-andreei argazkigintzako irudien mundu konplexu eta zirraragarrian garatutako bere lan emankorragatik.

Kulturako Viana Printzea Sariak aurten ospatu du bere hogeita hamaikagarren edizioa, 1990an Nafarroako Gobernuak sortu zuenetik. Ordutik, bere ospakizuna iraunkorra izan da kulturaren esparruetako edozeinetan pertsona, talde edo erakundeen jarduera aitortze aldera, sorkuntzaren, ikasketaren, ikerketaren sustapena eta aldarrikapena direla medio.

Era berean, golardoaren helburua bereziki lan etengabeak hala nola kultura jarduerako alorretako edozeinetan ospetsuak izan diren ibilbideak saritzean datza.

Autorearen biografia laburra

Carlos Canovas Ciaurrizen jaioterria Hellin (Albacete) da, baina jaio zenetik gehienbat Iruñan bizi izan da; hiri honetan eman zituen bere lehenengo urratsak argazkigintzaren munduan, bere aitaren eskutik. 

1972an erosi zuen bere lehenengo “benetako” kamera Iruñako Topaketetan, eta hasi zen bere haurtzaroan ikasitako auzi kimikoetan oinarritutako oinarrizko argazkigintza arloko ezagutzak aplikatzen.

Nafarrak oso gaztetandik ekin zion argazkigintzako bere mundu propioari, ibilbidearen lehenengo urtetan nagusituko zen argazki motaren eraginpean geratu gabe. Bat-bateko argazki mota bat garatzeko interesa azaldu zuen, poesia intimoarekiko gertukoa izango zena, gizarte kontakizunetik urrun, ohikoak ez ziren eremuetako eta txokoetako eszenak islatu nahian, ahanzturatik erreskatatzeko eta autorearen argazkigintza propioa bereizten duen “unibertso propio” hori sortzeko.