Ehizari buruzko araudia

Nafarroako ehiza arautzen dute Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legeak (12/2011 Foru Legeak, 23/2013 Foru Legeak eta 4/2014 Foru Legeak aldatua) eta 48/2007 Foru Dekretuak, Nafarroako ehiza garatzeko eta gauzatzeko erregelamendua garatzen duenak (7/2012 Foru Dekretuak aldatua). 

Lege honen helburua da Nafarroako ehiza-baliabideen aprobetxamendua babestea, kontserbatzea, sustatzea eta antolatzea, jasangarritasun-irizpideekin bat etorriz, eta ehizaren gozamen soziala bilatuz.

Arau esparru horrek ezartzen du antolamendurako tresna hauen bidez kudeatuko dela ehiza:

  • Ehiza debekualdiei buruzko foru agindua  
    Gainera, denboraldi bakoitzean debekualdiei buruzko foru agindu bat ematen da. Bertan, debekualdiei buruzko xedapen orokorrak onartzen dira, aprobetxa daitezkeen espezieei dagokienez. Foru Agindu horretan berariaz aipatzen dira eremuak, garaiak, egunak eta aldi baliodunak, espezie eta modalitateen arabera, eta denboraldirako muga orokorrak.
  • Ehiza antolatzeko planak
    Ehiza antolatzeko planek irizpideak eta baldintzak ezartzen dituzte barruti bakoitzaren ehiza-aprobetxamendurako, denboraldi baterako. Ehiza-barruti bakoitzean zer espezie, zenbat, non eta nola ehiza daitezkeen adierazten dute.
     
  • Urteko Kudeaketa Plana 
    Ehiza-barrutien kudeatzaileek urteko kudeaketa-plana aurkeztu behar dute urtero, populazioen urteko egoera ezagutzeko (ehiza xehea) eta denboraldi bakoitzerako aurreikusitako ehiza-aprobetxamendua zehazteko (proposatutako jardunaldien eta kupoen kopurua).