Onestea meatzaritzako segurtasuneko barne xedapenak

Eskaera, Nafarroan espresuki onesteko meatzaritzako jardueren zuzendaritza fakultatiboek proposatutako meatzaritzako segurtasuneko barne xedapenak

Oinarrizko informazioa

Meategiak eta baliabide geologikoak arakatzen, ikertzen, ustiatzen, ematen edo tratatzen dituzten enpresak.

Segurtasuneko barne xedapenak erauzketa industriarako segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuaren zati bat dira, eta dokumentu hori Meatzaritzako Segurtasunari buruzko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorreko 02.1.01 Jarraibide Tekniko Osagarrian araututa dago: "Segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentua", ITC/101/2006 Aginduak onetsia (urtarrilaren 23koa).

Araudiak hiru baldintza ezartzen ditu segurtasuneko barne xedapenetarako:

Leherketa bereziak 10.3.01 Jarraibide Tekniko Osagarriak (R) dioenaren arabera egiten dituzten enpresek lehergailuak, egiten duten leherketa mota bakoitzaren arabera, nola erabili arautzen duten segurtasuneko barne xedapenak onartzeko eskatu behar dute. Meatzaritzako instalazioetan jardun gabe leherketak baino ez badituzte egiten, segurtasuneko barne xedapen horiek soilik aurkeztuko dituzte onartuak izateko, eta "Ez da egokia" adierazi behar dute gainerako segurtasuneko barne xedapenetarako..

  • Aukerakoa da egitea, Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorreko (RGNBSMko) neurriak eta hori gara dezaketen ondorengo xedapenak kasu zehatzetara egokitzeko. Hortaz, segurtasuneko barne xedapenek zehatzak izan behar dute, eta, horrenbestez, lantokian egiten diren lanen espezifikoak (ustiatzea edo tratamendu planta).

  • Segurtasuneko barne xedapen bat egitean, meatzaritza arloan eskumena duen organoari aurkeztu behar zaio, berariaz onets dezan.

Oharra: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Dokumentazioa formatu digitalean aurkeztu behar da. Dokumentuak artxibo bereizietan aurkeztu behar dira, eta behar bezala izendatuta, identifikatzen laguntzeko. Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta erantsi behar dira.

  • Ordainketa gutuna.
  • Segurtasuneko barne xedapena, zeina onesteko eskatzen baita zuzendaritza fakultatiboak sinatuta, xedapen bakoitzeko artxibo bat gehituz.
  • 130/2017 Errege Dekretua, Lehergaien Erregelamendua onesten duena.
  • ITC/101/2006 Agindua, erauzketa industriarako segurtasun eta osasunari buruzkodokumentuaren gutxieneko edukia eta egitura arautzen dituena, segurtasun eta osasunari buruzko dokumentuko erreferentziazko aurkibidea ezartzen duena, eta ondoz ondoko ministerio agindu batzuk, aurreko erregelamendua garatzen duten zenbait jarraibide tekniko osagarri onesten dituztenak.
  • 863/1985 Errege Dekretua, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Izapide hau elektronikoki bakarrik egin daiteke. Hasierako eskaera aurkeztu ondoren, dokumentazioa gehitu daiteke, bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta, "Tramitatu" botoiaren barnean agertzen den "Zuzendu" aukeran klik eginez.  Espedientearen kodea adierazi behar da.

Dokumentazioa gehitzea tramitatzen ari den espediente batean, erakunde eskatzailearen ekimenez edo Administrazioak eskatuta. Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
"Printzearen gotorlekua II" eraikina
31005 Iruñea
Telefonoa: 848 426 467
Helbide electronikoa: minas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time