Leherketa tipoen proiektuaren berrikuspena, bost urtean behingoa

Oinarrizko informazioa

Baliabide mineralak ustiatzeko lehergailuak erabiltzen dituzten entitateak.

Meatzaritzan, leherketa proiektuak ustiapen proiektuetan daude oinarrituta, harkaitzak, mineralak edo esterilak zulatuz eta lehertuz erauztea jasotzen dutenean.

Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren IV., V., IX. eta X. kapituluei buruzko jarraibide tekniko osagarri jakin batzuk onesten dituen 1986ko martxoaren 20ko Aginduak onetsitako 10.3-01 Jarraibide Tekniko Osagarriak (R, Leherketa bereziak) 3.3 atalean honako hau dio: "... proiektu tipoak onar daitezke, leherketa bereziak errepikatzen badira, edo errepikatu behar badira eta, guztietan, lehen leherketan zehaztutako parametro teknikoak eta neurriak beteko dira".Jarraibide tekniko osagarri horrek, indarraldia alde batera utzita, leherketa tipoen proiektuak berrikusteko epe zehatzik ezartzen ez badu ere, leherketetan aurreikusitako parametro teknikoak eta neurriak betetzen jarraitu bitartean, bidezkoa ematen du meatzaritza ustiapenaren enpresa titularrek, bost urtean behin behintzat, leherketa tipoei buruz onartuta dagoen proiektuaren egungo balioaren berrikuspen sakon, zehatz eta arrazoitua egitea.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Prozeduraren urratsak:

Berrikuspenaren ondorioa bada aldaketa garrantzitsuak izan direla leherketa mota guztietan edo batzuetan, beste proiektu bat tramitatu beharko litzateke egungo egoerara egokituta. Baina ondorioztatzen bada leherketa tipo guztiak oraindik ere baliagarriak direla indarreko proiektuan jasotako ezaugarri eta parametroekin, proiektu beraren arabera lan egiten jarraitzen ahalko da.

Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta erantsi behar dira.

Horrez gain:

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoak 20 MB-ko muga du dokumentu bakoitzeko, eta, beraz, hainbat dokumentu aurkez daitezke (printzipioz, ez dago mugarik), betiere dokumentu bakoitzak 20 MB-ko tamaina gainditzen ez badu. Tamaina handiagoko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, bi aukera daude:

  • Dokumentu hori hainbat zatitan zatitzea, zati bakoitzak 20 MB baino gutxiago har ditzan.
  • Kasu hauetarako berariaz garatutako CONSIGNA tresna erabiltzea, eta eskabidean jakinaraztea dokumentuak biltegiratu ondoren programa horrek eskaintzen duen lokalizatzaile zenbakia eta gakoa.

Planoren bat 20 MB baino gehiagokoa bada, ezin da CONSIGNA erabili, PDFak baino ezin baitira erantsi. Kasu horretan, harremanetan jar zaitezte meatzaritzan eskumena duen organoarekin, irtenbiderik egokiena bilatzeko.

ITC 10.3-01 (R) Leherketa Bereziak, meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erreglamendu Orokorraren IV., V., IX. eta X. kapituluei buruzko jarraibide tekniko osagarri jakin batzuk onesten dituen 1986ko martxoaren 20ko Aginduak onetsita.

 

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Izapide hau elektronikoki bakarrik egin daiteke

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbituza
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 467
Posta elektronikoa: minas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time