imagen

Aurkezpena

2018ko maiatzean Nafarroako Gobernuak Nafarroako Memoriaren Institutua sortu zuen, memoriaren politika publikoak kudeatzeko. Bere eginkizunen artean hauek ditu: memoriaren ondarea kontserbatzea Nafarroan, euskarri desberdinetan; Nafarroako herritar guztiei ematea Nafarroako memoria demokratikoaren berri; eta herritarrei ondare memorialistarako irispidea ematea.

Aplikazio honen bidez, herritarrok Nafarroako Memoriaren Institutuak digitalizatu dituen hainbat jatorrizko fondo dokumentalak kontsulta ditzakete. Fondo hauek oso heterogeneoak dira, tamaina desberdinekoak, eta dokumentu mota ugari dituzte: argazkiak, liburuxkak, eskuizkribuak, eskutitzak, olerkiak, oroigarriak, aktak, etab.

Kasu bakoitzean, fondoen erabilera arautu da lagapen-hitzarmenaren bidez. Dokumentu hauek erabiltzeko, harremanetan sartu Nafarroako Memoriaren Institutuarekin.

Nafarroako Memoriaren Institutuari eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari buruzko informazio gehiagorako, ikusi web orria.